Denak
Kendu guztiak
Bilaketa aldatu

Angiz I, xarmadun apartamendua

Apartamentua Sunbilla

4 1
Erregistro zenbakia UATR0256
Alojamendua

Angiz I, Lehenengo Mailako (3 giltza) Nekazal Apartamentu Turistiko katalogatu du Nafar Gobernuko Turismo Departamentuak.

Etxea gehienez  4 heldu eta beste bat ohe gehigarrian hartzeko prestaturik dago. Seaska bat ere gehitu daiteke nini batentzat.

Sunbilla herritik 200 metrora kokatzen da, herriko kaxko batean, ikuspegi ederreko eremuan.

Solairu bakarreko apartamentua da (110 m2). Eskailerarik ez izatearen ondorioz mugitzeko arazoak dituen jendearentzat oso erosoa da. Etxeak beste beheko solairu bat du,bertan kokatzen da Angiz II. Sarrera, jardin eta eremu erabat independientea izaki.

Etxeko banaketa:

  • Sarrera independientea du. Bertatik Saloi-jantoki- sukalde ederrera sartzen da. Leihate ikusgarriak dauzka eta jardinera eta balkoira irekitzen dira.
  • Gela nagusia,  1,50 metro zabaleko ohe moderno batekin. 2 metro zabaleko leihotik Malerrekako bailarako bistak ikusgai ditu. Bertatik terraza txiki batera ateratzen da.
  • Gela bikoitza 90 zm-ko bi ohez osatzen da. Honek ere leihatea du terrazara komunikaturik. Armairu zabala ere badu.
  • 2 Bainu gela: Bat dutxa eder baxuarekin eta bestea gela nagusian jacuzzi txiki batekin.
  • Portxea eta jardina 
  • Terraza polita, bi geletara komunikatua eta ikuspegi politarekin..
  • 20 metroko balkoia terraza eta portxearekin komunikatua eta Sunbillarako ikuspegiarekin.
  • Aparkalelua sarreran.

Etxeko ekipamendua 

  • Mahaia, aulkia eta barbakoa jardinean. Bezeroen erabilpenerako soilik.
  • 1,50-eko ohe bat eta 0,90-eko beste bi. Seaska edo/eta haur batentzako ohe gehigarria doakoa.
  • Lurreko berogailua.
  • Erabat ekipaturiko sukalde eta egongela: Labea, mikroondasa, hozgailua izozgailuarekin, arropa eta baxera garbigailua, kafetera amerikanoa (goteokoa), batidora, tostadora, DVD irakurgailua  eta 2 plasmadun telebista de 32´´ y 50´´ ekoak. 50´´ ekoak  usb sarrera eta internetera konexioa du.  Netflix eta Amazonera sarbidea doakoa da.
  • Wifi konexioa dohainik.
  • Sukaldeko bestelakoak: kubierto, plater, baso, zartaginak, kazoak, olla expres delakoa, trapuak, belakiak.
  • Arroparentzako zintziligailu txiki bat.
  • Bainuak: Ile lehorgailua, Txanpua, jaboia eta komuneko papera lehenengo egunerako.
  • Sukalderako lehenengo egunerako produktuak: Gatza, azukrea, Baxera garbigailuko pastillak (hauek egun bakoitzeko 1), sukaldeko papera, arropa garbigailuko xaboia, fairy, lurra garbitzeko xaboia, zakarrontzi boltsak.
  • Tximinia doako egurrarekin.
  • Izerak, mantak, toallak.
  • Haurrentzako jostailuak, kartak, helduentzako liburuak, Trivial Genius...
  • Eskualdeari buruzko informazioa: Mapak, folletoak...
  • Bertako produktuak salgai: Marmelada, sagardoa, ardoa...

weba: http://angiz.es/

Agerraldiak

ETXERA IRISTEKO JARRAIBIDEAK

Helbide ofiziala: Ukulu 4 31791 Sunbilla/ GPS helbidea: Garaigarri kalea 32 E 31791 Sunbilla

- Sunbilla herrira iristean, bertako plaza-parkera gerturatu. Horretarako zubi berria zeharkatu eta eliza parez aurkitzean, ezkerrera hartu.

-Parke edo plazaren aurretik igaroko zarete. Zuzen jarraitu etxe abandonatu bat ikusten den gurutzebidea arte.

-Gurutzebidean 3 aukera izango dituzue. Zuzen jarraitu, ezkerrera hartu aintzinako zubiruntz edo eskuinera. Zuek eskuinera hartu. Bihurgune estua izango da, maniobratzera derrigortuko zaituztena.

- Igotzen hasiko zarete. Angiz etxeara iritsi arte dena goruntz da. Beti zuzen jarraitu, ezkerrera edo eskubira beste kalerik hartu gabe.

- Zuzen jarraituz, malda gehiagoko igoera batera iritsiko zarete. Igo, beldurrik gabe, ji, ji... Bidearen bi aldeetan lehenengo bi etxeak ikustean, jarraitu goruntz zuzen. Gure etxea kaleko azken aurrena da.

-  3 sarbide ikusiko dituzue: Sarbide ireki bat jardin handi batekin, beste bat ataka beltz handi batekin eta azkena egurrezko ataka batekin. Lehenengo biak Angiz II -ra sartzeko dira eta azkena Angiz I era. Pareko kalean ere utzi daiteke kotxea izan Angiz I-erako edo Angiz II-rako.

Ongi etorri!

Beste aipagarri batzuk

 Animaliak ez dira onartzen. Ezin da etxe barruan erre. Gutxienez 2 gau erreserbatu behar dira

Angiz apartamentuaren prezioak zehazki ezagutzeko, sartu gure web orrian: www.angiz.es

 

Zerbitzuak
  • Aparkalekua
  • Barbakoa
  • Berogailua
  • Ile-lehorgailua gelan
  • Internetera konexioa
  • Jantokia
  • Lorategia
  • Mendi-ibiliak
  • Online erreserba
  • Produktu salmenta
  • TV gela
  • Telebista geletan
  • Terraza
  • Tratu pertsonala
  • Tximinia
Eskuragarritasun-egutegia
Partzialki okupatuta Beteta
Erdi denb.
Goi denb.
Gau
165 €
185 €
Asteburuan
330 €
Astea
840 €
1295 €
Hamabostaldia
1680 €
Hilabetea
3200 €
Momentuz ez da kobratuko. Ikusi erreserba-baldintzak .
Kontaktua
Haizea Destribats
Telefonoa
Emaila
Webgunea
Facebook
Twitter
Instagram
Hautapena

Koordenatuak UTM X:607.807, UTM Y:4.780.018

Gure eta beste batzuen cookieak erabiltzen ditugu nabigatzea egokitzeko.
Webgunean barna jarraitzean gure cookien politika onartzen duzula ulertzen dugu.