Baztan-Bidasoaldean egonaldi ahaztezina igarotzeko, zatoz gure etxera. Ukitu tradizionaleko etxe eraiki berria, Erratzu herritik 1,9km.-tara dagoen landa etxea. Azkarate auzoan, Gorramendi mendiaren magalean, naturaren erdian eta gune eguzkitsuan kokaturiko landa etxea duzu Eguzki.Bi solairutan banatzen da. Beheko solairuan: sukaldea guztitz ekiatua (indukzio plaka, labe pirolitikoa, mikrouhin labea, ontzi garbigailua, garbitzailea, plantxa, ogi txigortzailea, presio eltze, kafe makina...), jangela-egongela tximinia, telebista, bideo, DVD eta musika ekipo batekin eta kanpoko portxera sarbidea du. Beheko solairua logela bikoitzarekin eta bainuarekin osotzen da. Goiko solairua: Bi logela 90-eko bina oherekin; teilatupeko logela bat 90-eko bi oherekin eta bainugela osotua dutxarekin. Kanpoko aldean, aisialdirako inguru berdea eta lorategi zabala barbakoarekin.
Eguzki Landa etxetik bertatik hainbat ibilbide egin daitezke, oinez nahiz mendiko bizikletaz, adibidez, Auza mendira igoera, bertako paraje zoragarriez gozatuz, onddo biltze garaian, inguruetan ibilaldia egiteko aukera edo aintzinako galtzada batetik "San Pedro Xahar" ermitara txangoa eta handik 2 minututara herrira iristen gara. Asteburu arratsetan eta abuztuan talo goxoak dastatzeko aukera, hurbileko ostatu batean. Ez dira animaliak onartzen. Lehenengo egur saskia DOAN!
Koordenatuak 43º 11' 9,59'' N - 1º 27' 46,75 W