Baztan Hotela Baztango Haranean dago, Nafarroako Pirinioetan. Baztango Done Jakue bidearen oinean, mendi ikusgarriz, baserriz zipriztindutako zelai berdeez eta baso hostotsuez inguratuta.
Hotelak 83 logela eroso ditu, bainugela eta kanpoko terraza dutenak, kolore berotan apainduak, atsedenera eta lasaitasunera gonbidatzen dutenak, giro atseginean. Logeleta batzuk familientzat bereziki pentsatuta daude, logelen artean komunikatzen duen atea dago.
Establezimenduak, halaber, egongela zabal eta erosoak ditu atseden hartzeko, irakurtzeko edo elkarrizketa atsegin batez gozatzeko, eguneko esperientziak partekatuz edo, besterik gabe, erlaxatuz, inguratzen gaituzten paisaia ikusgarriei begira.
Inguruko gastronomia aberatsa GARZAIN jatetxean goza daiteke, sukaldari-buruak denboraldi bakoitzeko produktuekin berritutako egile-sukaldaritzaren ekarpen onenekin konjugatuta.
Haragi eta arrainez txingarretan gozatzeko, ERRETEGIAN leku ezin hobea aurkituko duzu eta txikienentzat menu bereziak ditugu gustukoen dituzten platerekin.
Kanpoaldean, kanpoko 2 igerileku (horietako bat haurrentzat), udako terraza eta jolas-parkea ditu.
Kontsultatu jatetxeko karta edo logelen tarifak gure web orrian: www.hotelbaztan.com.
Eta ez ahaztu gure Instagrameko profila jarraitzea: @hotelbaztan
Koordenatuak UTM X:619.215 UTM Y:4.777.044