Denak
Kendu guztiak
Bilaketa aldatu

Jauregia I

Landetxe osoa Aniz

8 1
Erregistro zenbakia UCR00193
Alojamendua

Jauregia Anizen dago, Baztango herririk txikienean (76 b.). Nafarroa Iparraldeko txoko hau arras paisaia zaindua da; gaztainadi, iratze meta eta pagadiz jantzia.

Jauregia nekazal etxea XVI. mendeko jauregia da. 1993. urtean landetxe bihurtu genuen eta harrizko eta zurezko egiturari eutsita, antzinako labea eta harrizko garbitokia ere bere horretan gorde genituen.

Etxeak, 4 gela bikoitz, 4 bainugela, sala eta sukaldea ditu. Wi-fia dohan. Beheko solairuan, kristalez estalitako gorapea dago, minbrezko mahai eta aulkiekin, eta bertatik, Baztango paisaia zoragarriak ikusi daitezke. Jardinean, gorginak daude, eta aparkaleku pribatua ere badu. Ohe gehigarri bat paratu daiteke.

Gasnategi ekologikoa dugu, eta bertan, gazta, jogurta, jogurt irabiatua eta esnea ekoizten ditugu.

 

Beste aipagarri batzuk

Goi denboraldia: aste santua, uztailaren 1etatik abuztuaren 31ra, eta abenduaren 20tik urtarrilaren 6ra. 

Behe denboraldia: gainontzekoa.

 

 

Zerbitzuak
  • Agroturismoa
  • Aparkalekua
  • Barbakoarentzako egurra
  • Berogailua
  • Ile-lehorgailua gelan
  • Lorategia
  • Mendi-ibiliak
  • Ohe gehigarria
  • Produktu salmenta
  • TV gela
  • Tratu pertsonala
  • Wi-fi
Eskuragarritasun-egutegia
Partzialki okupatuta Beteta
Behe denb.
Asteburuan
475 €
Astea
1050 €
Ohe gehigarria
18 €
Barbakoarentzako egurra
6 €
2 €
Momentuz ez da kobratuko. Ikusi erreserba-baldintzak .
Kontaktua
José Joaquín Azkarate
Webgunea
Hautapena

Koordenatuak UTM X: 615.510, UTM Y: 4.774.501

Gure eta beste batzuen cookieak erabiltzen ditugu nabigatzea egokitzeko.
Webgunean barna jarraitzean gure cookien politika onartzen duzula ulertzen dugu.