Jauregia Anizen dago, Baztango herririk txikienean (76 b.). Nafarroa Iparraldeko txoko hau arras paisaia zaindua da; gaztainadi, iratze meta eta pagadiz jantzia.
Jauregia nekazal etxea XVI. mendeko jauregia da. 1993. urtean landetxe bihurtu genuen eta harrizko eta zurezko egiturari eutsita, antzinako labea eta harrizko garbitokia ere bere horretan gorde genituen.
Etxeak, 3 gela bikoitz, 2 bainugela, sala eta sukaldea ditu. Wi-fia dohan. Beheko solairuan, kristalez estalitako gorapea dago, minbrezko mahai eta aulkiekin, eta bertatik, Baztango paisaia zoragarriak ikusi daitezke. Jardinean, gorginak daude, eta aparkaleku pribatua ere badu. Ohe gehigarri bat paratu daiteke.
Gasnategi ekologikoa dugu, eta bertan, gazta, jogurta, jogurt irabiatua eta esnea ekoizten ditugu.
Goi denboraldia: aste santua, uztailaren 1etatik abuztuaren 31ra, eta abenduaren 20tik urtarrilaren 6ra.
Behe denboraldia: gainontzekoa.
Koordenatuak UTM X: 615.510, UTM Y: 4.774.501