8
1
Erregistro zenbakia UAT00103(BIS)
Alojamendua
Kastonea I-II apartamentuak, berritutako aintzinako nekazari etxe batean kokatuak daude, herriko plaza, frontoia eta haur parkearen ondoan. Adosatuta dauden baina independenteak diren bi apartamentutan banatzen da. Kastonea II apartamentuak, komunadun 4 gela bikoitz ditu, sukalde-jangela eta tximiniadun egongela eta berogailua, garbigailua eta mikrouhinarekin hornituta dago. 2 ohe gehigarri aukeran.
Kanpoaldean, aparkalekua du etxearen ondoan eta barbakoa eta muebledun lorategia ere badu, bi apartamentuen artean banatzen dena
Beste aipagarri batzuk
Agroturismo aktibitateak eta jatetxe zerbitzua eskaintzen dira, jabeen baserriko produktuekin egindako gosariak, bazkariak edo afariak eskaintzen direlarik. EZ DIRA ANIMALIAK ONARTZEN.
Zerbitzuak
- Afariak
- Agroturismoa
- Aparkalekua
- Barbakoa
- Berogailua
- Ekintzak
- Eramateko bokadilloa
- Gosaria
- Jantokia
- Lorategia
- Ohe gehigarria
- Sukalde baimena
- Tratu pertsonala
- Tximinia