Jabeekin partekatutako etxea da. 6 logela bikoitz ditu (bi ohetako 2, senar-emazteena 4) bakoitza bere bainugelarekin, egongela-jangela telebistarekin eta bezeroek bakarrik erabili dezaketen sukaldea. Komuna. Kanpoan, fruitudun arbolen artean, terraza, atarikoa, barbakoa eta zonalde berdea mahai eta aulkiekin.
Bizitza guztia beheko solairuan kokatua dago, oztopo arkitektonikorik gabe, ezindu fisikoentzako egokia. Ohe gehigarria eta sehaska aukeran. Arropa garbitzen da (4 €/kolada). Etxean WIFI konexioa dago. Gosari zerbitzua eta sukalde eskubidea eskeintzen dute. Logelak egunero garbitzen dira. Mendiko bizikletak alokatzen dira.
Koordenatuak UTM X:624.394, UTM Y:4.782.500