1804. urtean sortutako ostatu hau,(auzolanean eraikitakoa), zonaldeko jendeen atsedenleku izan da beti. 2002. urtean, Karlos eta Belenek berritua izan zen eta beheko solairuan jatetxea kokatzen da. Bi eremuetan zatitua dago, bat tximiniarekin eta bertzea egongela-liburutegiarekin eta bertan gosari ederraz eta egiten dugun sukaldaritza landuaz gozatu daiteke. Lehenengo solairuan, "rustiko" erara dekoratutako komunadun eta berogailudun 6 gela, egongela eta wifi eremua daude. Bailararen erdi-erdian kokatua eta naturaz inguratuta dago eta hainbat ibilbideen irteera lekua da. Hala ere, gehien nabarmentzen dena, gure tratua da, izan ere turismo artisautzat baitugu gure burua eta honela, gure arteko egonaldia egitan gustagarria izatea lortzen baitugu.Jatetxearen ordutegia ezagutzeko, Klik hemen. (Abuztua 2011)-Plater konbinatuak-Eguneko menua-Udako karta
Koordenatuak UTMX:620966.UTMY:4778706