Alojamendua
Herri erdigunean kokatutako etxe tradizionala (750 biztanle). Aterpetxeak 14 pertsonentzako lekua du. Bigarren solairuan hiru gela bikoitz ditu, batean ohe handia, komuna barne, telebista, minibarra eta egoteko lekua ditu eta bertze biek (batek 2 ohe ditu eta bertzeak ohe handi bat), komuna konpartitzen dute eta telebista eta balkoia dituzte. Lehenengo solairuan bertze gela bikoitz bat dago (ohe handiarekin) komuna eta telebistadun egongela pribatuarekin, jantoki egongela bat telebista, musika ekipo, mahai joku eta informazio turistikoarekin eta kanpoaldean terraza bat. Beheko solairuan, harrera eta 6 lagunentzako literadun gela bat, komuna, bi dutxa independente, mahaia, telebista eta bizikletak gordetzekoarekin.
Zerbitzuak
- Aparkalekua
- Berogailua
- Gosaria
- Jantokia
- Ohe gehigarria
- Produktu salmenta
- TV gela
- Telebista geletan
- Terraza